LANEKO SEGURTASUN
ETA OSASUN POLITIKA
|
|
|
Langileen artean giro parte-hartzailea,
konfiantzazko eta errespetuzko harremanetan oinarrituko dena,
bultzatzea langileak erakundearen xedeak lortzeko motibatuta senti
daitezen.
Laneko Segurtasun eta Osasunaren Kudeaketan
gure praktikak etengabe hobetzea, bai zerbitzuetan bai prozesuetan,
bidaiarien errepideko garraioko oraingo eta etorkizuneko gure
jardueren ondorioei dagokienean, ibilgailuen mantenua eta autobus-geltokien
kudeaketa.
Gure jarduerak langileen Laneko Segurtasun eta
Osasunarenganako sentsibilizazio bereziarekin gauzatzea, Kudeaketa
eraginkorreko Sistema ezarriz eta hari eutsiz, enpresaren
kudeaketaren elementu sustatzaile bilaka dadin.
Laneko Segurtasun eta Osasunaren arloan
aplikagarri den legedia eta araudia betetzea eta, baita, gainerako
legezko baldintzak eta enpresak izenpetutako beste zenbait ere,
bideragarri denean eskakizunak gaindituz.
Laneko Segurtasuna eta Osasuna helburu nagusi
izatea, baita, kalteak eta osasunaren narriadura prebenitzeko
konpromisoa eta Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren (LSO) kudeaketa
etengabe hobetzea ere langileen osasuna eta gure jarduerek eragiten
dieten pertsona guztiena zaintzeko, enpresaren beste edozein helburu
orokorrekin parekatuz.
Laneko Segurtasunarekin eta Osasunarekin
lotura duten Agintariei eta Erakundeei ahal den guztian laguntzea.
Enpresako langileak trebatzea, informatzea,
entrenatzea eta sentsibilizatzea, oro har, laneko jardunbide egokiak
garatzeko eta, bereziki, Laneko Segurtasun eta Osasunaren arloan.
Produktuen eta zerbitzuen hornitzaileen artean
Politika honen printzipioak eta LSOren Kudeaketa-Sistemaren ildoena
sustatzea.
2014ko apirila
|