Bezeroak

 

Castellano  |  Euskara  |  English

..........................................................................................................................................................................................................................................................................

 Lege-ohar honen bidez, EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.k, helbidea El Juncal (Ugarte) Auzoa Aparkabisa 4. (Bizkaia) duenak, pribatutasunari eta datu pertsonalen babesari buruzko bere politikaren berri ematen die bere web orriaren erabiltzaileei, erabiltzaileek beraiek erabaki dezaten, askatasunez eta beren borondatez, EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.k bitarteko hori erabiliz eskaintzen dituen zerbitzuak direla-eta eskatu ahal zaizkien datu pertsonalak eman nahi dituzten.

 

          Datu-babesari dagozkion gaietan eta informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza ekonomikoko zerbitzuei dagozkien gaietan indarrean dagoen arautegiaren arabera, erabiltzaileak baimena ematen du bera erregistratzean adierazitako datu pertsonalak edo web guneko zerbitzu batzuetara iristeko Transportes Colectivos  S.A.ri emandako beste datu guztiak enpresa horren titularitateko  fitxategietan sartzeko; horri esker, eskaturiko zerbitzuak errazago eskainiko dira; www.tcbilbao.com helbidean zerbitzu pertsonalizatuak eskatzen dituzten erabiltzaileak behar bezala identifikatuko dira; "www.tcbilbao.com" helbidean erregistratutako erabiltzaileen estatistika-ikerketak egingo dira emandako zerbitzuak hobetzeko; oinarrizko administrazio-lanak kudeatu eta behar den informazioa bidaliko zaio. Posta elektronikoz edo antzeko bide batez egiten diren jakinarazpen komertzialei dagokienez, erabiltzaileak berariazko baimena ematen du berari bide horretatik publizitatea bidaltzeko. Erabiltzaileak jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko emandako baimena bertan behera utzi ahal izango du, eta horren berri eman beharko du espresuki, bai eta jasotako jakinarazpen komertzialean ageri diren tresnak erabiliz ere.

   

          EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.k hitz ematen du datu pertsonalak isilpean gordetzeko obligazioa eta horiek konfidentzialtasunez tratatzeko eginbeharra beteko duela, eta alde horretatik agintzen du behar diren neurri guztiak hartuko dituela, bai teknikoak, antolakuntzakok eta segurtasunekoak, inork datu horiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskura ez ditzan, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikagarria den gainerako legerian ezarritakoaren arabera.

 

          Nolanahi ere, erabiltzaileak bere gain hartu beharko du emandako datuen egiazkotasunaren erantzukizuna, eta EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.k  erregistratutako zerbitzuetatik kanpo utzi ahal izango ditu datu faltsuak eman dituzten erabiltzaileak, Zuzenbidearen arabera egokiak diren gainerako ekintzak burutzeaz gainera.

              Datu pertsonalak web-ean dauden inprimakien bidez biltzen diren kasurako, jakinarazten dizugu inprimakietan izartxo bat daramaten eremuak nahitaez bete beharrekoak direla, eta hala egiten ez bada ezinezkoa izango dela zure kontsulta, eskaera edo iradokizuna kudeatzea.

          Erregistratutako erabiltzaile guztiek dute eskubidea edozein unetan emandako datu pertsonalak eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta, nahi izanez gero, datuen horien tratamenduaren aurka azaltzeko, eta horretarako eskaera bat bidali behar dute idatziz helbide honetara: EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A. (Informatika Departamentua), Francisco Maciá kalea 4, 1., 48014 Bilbao (Bizkaia), bera baita tratamenduaz arduratzen dena.  Betiere eskabideari erantsita NANaren fotokopia edo nortasuna frogatzen duen beste agiri bat, zuzenbidean baliokidea dena.

 

          Datuak eskatzea eragin zuen helbururako beharrezkoa izateari utzi dion informazio pertsonala deuseztatzeari dagokionez arau indardunetan xedatuta dagoena beteko du EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.k, eta blokeatu egingo du informazioa, datuen tratamenduak ekar ditzakeen erantzukizunei erantzuteko, bakarrik erantzukizun horien preskripzio epeetan. Epe horiek iragandakoan informazio hori behin betiko deuseztatuko da metodo seguruak erabiliz.

         

14 urtetik beherakoek ez dute inolako informazio pertsonalik bidaliko gurasoen edo tutoreen baimenik gabe. EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A. ez da 14 urtetik beherakoek behar den baimenik gabe bidalitako informazio pertsonalaren erantzule.

 

           Gure web gunean sartzen zarenean ez dugu inolako informaziorik gordetzen zure ordenagailuan cookien bidez, web gunea berriz erabiltzen duzuenean automatikoki ezagutzeko.

 

          Interneteko atari honek enpresarekin lotuta dauden beste web gune batzuetarako estekak ditu.

 

          Era berean, EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.k ez du inolako erantzukizunik izango bere orriarekin lotura duten web guneetako edukiari dagokionez.   Halaber, EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.k ez du inolako erantzukizunik izango, esteken bidez lotzen zaizkion web guneetako edukiak, produktuak edo zerbitzuak erabiltzean edo konexioan egitean sor litekeen kalte edo galerei dagokienez. EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.k ezin du bermatu, Transporte Colectivos, S.A.ren web gunetik beste web gune batzuetara joateko estekak beti ondo erabiltzeko eta funtzionatzeko moduan egongo direnik.

          Lege Ohar hau Transportes Colectivos S.A.ren web gunearen bidez jasotako informazioari eta beraren bidez emandako zerbitzuei bakarrik aplikatuko zaie; beraz, ez dira aplikatuko EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.ren web gunetik ireki diren hirugarrengoen web guneetako edukietan edo gune horietan eskainitako zerbitzuetan
.

 

            EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.k eskubidea du pribatutasunari buruzko politika hau aldatzeko, legeetan edo jurisprudentzian gertatzen diren berritasunetara egokitzeko. Kasu horietan, orrialde honetan iragarriko ditu gertatutako aldaketak, haiek gauzatu aurretik betiere.

 

             EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.k baliabide tekniko egokiak jartzen ditu erabiltzaileen eskura, pribatutasunari eta datuen babesari buruzko politikaren inguruko ohar honen berri izan dezaten aldez aurretik.

 

             EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A. / BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.k, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikuluan azaldutakoaz baliatuz eta gure enpresaren gardentasun printzipioarekin bat, bere web orriaren erabiltzaileei jakinarazten die:

 

Sozietatearen izena: EZKERRALDEA MEATZALDEA BUS, S.A.

Sozietatearen helbidea: El Juncal (Ugarte) Auzoa Aparkabisa 4. (Bizkaia).

Harremanetarako helbidea: El Juncal (Ugarte) Auzoa Aparkabisa 4. (Bizkaia).

I.F.Z. zk.a: A-95778817.

Merkataritzako Erregistroko Inskripzio Datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroan  inskribatua 5490. Liburua, 58. Folioa, BI-65013. orria

Posta elektroniko helbidea: tcsa@tcbilbao.com

Harremanetarako telefonoa: 94 448 40 70

 

Sozietatearen izena: BUSTURIALDEA LEA ARTIBAI BUS, S.A.

Sozietatearen helbidea: El Juncal (Ugarte) Auzoa Aparkabisa 4. (Bizkaia).

Harremanetarako helbidea: El Juncal (Ugarte) Auzoa Aparkabisa 4. (Bizkaia).

I.F.Z. zk.a: A-95778825.

Merkataritzako Erregistroko Inskripzio Datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroan  inskribatua, 5493. liburua, 25. Folioa, BI-65018. orria

Posta elektroniko helbidea: tcsa@tcbilbao.com

Harremanetarako telefonoa: 94 448 40 70

 

 

 

Hasiera

Nortzuk gara

Gure funtsezko irizpideak

Bat egin gure taldearekin

Non gaude

 

Gure zerbitzuak

Garraio tituluak

Bezeroentzako arreta

Berriak

 

LSO Politika

 

Langileak

 

Webmasterra  |  Lege oharra  |  Gehitu zure gogokoetan  |  Ezarri etxeko orri gisa