Transportes
Colectivos, s.a.k
jarraipena ematen dio orain 100 urte baino lehenagotik Bilboko
Metropoli eremuan, hiri barruan nahiz hiri inguruan, eskaintzen
hasi ziren errepideko bidaiari-garraioaren zerbitzu publikoari.
Orain dela urte
gutxi arte, hiriko garraio publikoaren zerbitzuak enpresa horrek bakarrik
egiten zituen, harik eta Metroa inauguratu zuten arte. Metroak sekulako
garrantzia eta eragina izan du, nabarmen aldarazi baitu garraiobide
publikoen erabilera eta, oro har, Bilboko metropoli eremuan ibiltzen diren
herritarren mugikortasuna.
Nolanahi ere, Bilbon eta Bizkaian
herritarren mugikortasuna kudeatzeko lanetan era batera edo bestera parte
hartzen dugun guztiok, kudeatzaile publiko, politikari, eragile pribatu,
gizarte eragile eta herritar guztiok funtsezko eginkizun bat dugu aurrera
begira: hiri-iraunkortasuna lortzea bere arlo guztietan, baita
mugikortasun eta ibilerraztasunaren arloan ere.
|
|
Behar diren ekimen guztiak bultzatu
behar dira zerbitzu publikoaren eskaintza ugaritzeko, gaur egun hori
nahiko ondo osatua badago ere, baina horrez gainera, heziketa-kanpainak
sustatu eta norberaren automobila zentzu handiagoz erabiltzeko politikak
ere jarri behar dira abian.
Filosofia horrekin
begiratzen diogu eginkizunez beteriko mende berri honi.
Enpresa honetan lanean ari
garenok uste dugu lur gaineko garraioa garrantzi handikoa dela
mugikortasun-arazoei irtenbidea emateko. Garraiobide publiko guztiekin
elkarlanean jardunez, egunez egun gure eskaintza hobetu eta herritarren
bizi-kalitatea handitzeko lan egingo dugu. Betiere modernotasun-premiak
eta egokitu zaigun garai honetako eskakizunak kontuan harturik,
kalitateari eta ingurumenari lehentasuna emanez, bi arlo horietan
garrantzi handiko ekimenak gauzatzen ari baikara.
Transportes Colectivos, S.A.k
behar den eran eta baliabide guztiekin jardungo du uneoro, bai Bizkaian
eta baita bereziki Bilboko Metropoli Eremuan ere. |